XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aizu, gorila, zuhaitza lurretik atera nahian, ala? - Paul penaturik geratu zen Tobyren jarrerarekin.

Paulek bere susmoak zuzendariari agertzea erabaki zuen, baina ez zuen komentzitu.

- Eskertzen dizut asmo on hori, Paul - esan zion -.

Badakit oso lagun handiak zinetela Toby eta biok.

- Oraindik ere bagara - zuzendu zion Paulek kemen handiz.

- Bai, bai, noski. Barkatu.

Seguraski oraindik ere elkar ikusten duzue institutuan.

- Nire laguna izateak ez du zerikusirik honekin - esan zuen Paulek -.

Ezin da inor kondenatu egin ez duen delitu bategatik.

- Jakina, jakina - zuzendariak erantzun -.

Baina Toby erruduna zen. Frogak ere bagenituen.

- Hori ez da egia - kontra egin zion Paulek, tematuta.

- Bueno; nolanahi ere, ez dago Jan-Heinen kontrako frogarik.

Gauza onuragarria da gazte askok bidegabekeriak ez onartzea.

Jende heldu askok ere gorroto ditu, baina munduan hainbeste bidegabekeria egonda, helduak ohitu egiten dira, eta onartu ere onartzen dituzte azkenerako.

Paul van Ravenswaaik maitasun itzalduezina zion justiziari.

Ezin zuen burutik kendu bere lagun Tobyri egin zioten okerkeria.

Buruan beti ideia berbera zuela lokartzen eta jaikitzen zen.

Egun batez, Jan-Heinekin bakarka geratu ahal izan zen logelan.